
Hemengo ibaiek ibilbide laburra eta arro txikia dute, iturburuen mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarri egiten baitu
Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira eta Kantauri Itsasora doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.
Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak..
Beste euskal ibai askok ere Bizkaiko golkoan isurtzen dituzte euren urak: Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak...