sábado, 7 de febrero de 2009

Euskal dantza

Euskal Dantzak euskal kulturaren osagai garrantzitsuenarikoa da. Herriaren arabera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Hiru dantza mota daudela esan genezake:

Plazetako dantzak. Herrietako jaietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan dantza irekiak izaten jarraitzen dute.

Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.

Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute


miércoles, 4 de febrero de 2009

elurra gazteizen

euskadiko klima



Euskal Herrian, itsasaldeko klima atlantikoa eta klima mediterranearra dira nagusiak.
Bertako klima hezea eta euritsua da urte osoan; euri gehien udazken eta neguan egiten du.


Alavan gauza aldatu egiten da izan ere neguan hotza asko egiten du eta aldiz udaran bero gehiago ere egiten du. Horren eragina izan dezake ez dagoela itsasotik oso gertu aldiz beste probintziatan itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten; udan batez beste 19-20 ºC, neguan 8 ºC eta urteko batez bestekoa 13 ºC-koa izaten da.


Argazki honetan ikusi dezakegunez ohartu gaitezke nolako hotza egiten duen bertan. Aldiz beheko argazkian ikusten dugu nolako eguraldi ona egiten duen euskal herrian hondartzara joateko mudukoa

lunes, 2 de febrero de 2009

Euskera



Euskadin esan daiteke gure altxorrik handiena euskera dela izan ere, munduko hizkuntzarik zaharrenetakoa da.

Gaur egun hizkuntza hau ez da oso erabilia bakarrik Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan eta Zuberoan hitz egiten da.

Nahiz eta herrialde hauetan hitzeginten den leku guztietan ez da kantitate aldetik berdin hitzegiten esan dezakegu gipuzkoa eta bizkaia dela gehien hitzegiten dutek ikusi dezakegunez mapa honetan.

Euskarak ere adar batzuk ditu eta ez da herrialde guztietan euskera modua berdin hitzegiten. Horretarako, euskara batua sortu zuten mundu guztiak elkar ulertu gaitezen. Bertan eukeraren ortografia, morfologia, deklinabideak... oinarriak finkatu zituzten.Esate baterako erderatik desberdina den gauza bat tildeak dira euskeran ez daudela.

sábado, 31 de enero de 2009

Euskal ibaiak



Hemengo ibaiek ibilbide laburra eta arro txikia dute, iturburuen mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarri egiten baitu

Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira eta Kantauri Itsasora doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak..

Beste euskal ibai askok ere Bizkaiko golkoan isurtzen dituzte euren urak: Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak...

martes, 27 de enero de 2009

euskal mendiak



Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.

Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, altuena Hiru Errege Mahaia delarik. Mendilerro hau itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa

Hautaz aparte badaude beste hainbat mendi euskal herrian adibidez: Uzturre, Jaizkibel, Txindoki, Oteros...

Hemen goran ikusi dezakegun mendi-katea pirineoak dira eta beheran dagoen mendia Txindoki da

lunes, 26 de enero de 2009

euskadiko hondartzak




hondartzak

Euskal herriko hainbat herrialdek kostaldea dute esatebaterako: Donostia, Bilbo, Zarautz, Mutriku... eta hondartza hauek berezitasun batzuk dituzte: hondartza hauek ez dira oso handiak beste batzuekin konparatuz, hondartza hauek area dute eta ez harriak...

Euskal Herriko mutur batetik bestera 225 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Hondartza luzeena Bizkaia du eta Lapurdik aldiz hondartza gehien dituena da nahiz eta hondartza eremu txikiena eduki. Hondartzak ez dira oso luzeak izaten nahiz eta batzuk luzera nahiko handia izan, ahalare oso politak dira

Orokorrean oso kostalde basatia eta labartsua da.Abrasio lautada handiak ditu.Hainbat puntutan 100 metro baino altuagoak diren itsas-labarrak daude eta berehala igarotzen da itsasoaren altueratik altuera handi batera.

hemengo hondartza hauek surf egiteko erreferentziazkoak dira.


euskal herria

Hemen daukazue euskal herriko paisa eder batzuk eta ikus daitezke dauden errekak, mendiak... disfrutatu ezazue!!!!!!!!!

miércoles, 21 de enero de 2009

euskadi-ezagutzen


Kaixo guztioi, blog honek duen helburua euskadi piskanaka piskanaka ezagutzea da. Horrela euskadi bisitatzeko gogoa izan dezazuen eta gure kulturak, hizkuntza... nolakoak diren ezagutzeko.
Helburu hauek bete daitezen, blog honetan euskadiko hainbat ohiturak, tradizioak, bertako paisai ederrenak... erakutsiko edo azalduko dizuet.
Hortaz, hau dena azaltzeko zenbait egunetan zerbait berria jarriko dizuet euskadi buruz
Euskadi buruz zeozer gehiago jakin nahi badezue, zer bait idatzi eta esango dizuet izan ere, nik esandako guztiaren aparte ere badaude euskadi aberesten duten zenbait gauza beraz badakizue idatzi ezazue.