Euskal Dantzak euskal kulturaren osagai garrantzitsuenarikoa da. Herriaren arabera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Hiru dantza mota daudela esan genezake:
Plazetako dantzak. Herrietako jaietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario