sábado, 7 de febrero de 2009

Euskal dantza

Euskal Dantzak euskal kulturaren osagai garrantzitsuenarikoa da. Herriaren arabera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Hiru dantza mota daudela esan genezake:

Plazetako dantzak. Herrietako jaietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan dantza irekiak izaten jarraitzen dute.

Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.

Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute


miércoles, 4 de febrero de 2009

elurra gazteizen

euskadiko klima



Euskal Herrian, itsasaldeko klima atlantikoa eta klima mediterranearra dira nagusiak.
Bertako klima hezea eta euritsua da urte osoan; euri gehien udazken eta neguan egiten du.


Alavan gauza aldatu egiten da izan ere neguan hotza asko egiten du eta aldiz udaran bero gehiago ere egiten du. Horren eragina izan dezake ez dagoela itsasotik oso gertu aldiz beste probintziatan itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten; udan batez beste 19-20 ºC, neguan 8 ºC eta urteko batez bestekoa 13 ºC-koa izaten da.


Argazki honetan ikusi dezakegunez ohartu gaitezke nolako hotza egiten duen bertan. Aldiz beheko argazkian ikusten dugu nolako eguraldi ona egiten duen euskal herrian hondartzara joateko mudukoa

lunes, 2 de febrero de 2009

Euskera



Euskadin esan daiteke gure altxorrik handiena euskera dela izan ere, munduko hizkuntzarik zaharrenetakoa da.

Gaur egun hizkuntza hau ez da oso erabilia bakarrik Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan eta Zuberoan hitz egiten da.

Nahiz eta herrialde hauetan hitzeginten den leku guztietan ez da kantitate aldetik berdin hitzegiten esan dezakegu gipuzkoa eta bizkaia dela gehien hitzegiten dutek ikusi dezakegunez mapa honetan.

Euskarak ere adar batzuk ditu eta ez da herrialde guztietan euskera modua berdin hitzegiten. Horretarako, euskara batua sortu zuten mundu guztiak elkar ulertu gaitezen. Bertan eukeraren ortografia, morfologia, deklinabideak... oinarriak finkatu zituzten.Esate baterako erderatik desberdina den gauza bat tildeak dira euskeran ez daudela.